Leer en castellano                                Irakurri euskeraz

 Manifiesto constituyente de Navarra

¿Qué palabras no escuchadas todavía se pueden decir acerca de lo que nos está ocurriendo?

La crisis se ha convertido en una inmensa lección colectiva de economía y política. Hemos descubierto, a nuestro pesar, gobiernos en Navarra y Madrid que sistemáticamente nos traicionan. Hacen lo contrario a lo que prometieron en sus programas electorales, pero justo lo que necesitan “los mercados”; se han convertido en representantes del beneficio financiero. Hemos visto que esta estructura de poder injusta y corrupta pone en marcha políticas que destruyen nuestras vidas. Por si fuera poco, no hay justicia alguna en los tribunales para los banqueros, políticos y empresarios culpables de la situación. Hasta ahí lo que ya habíamos aprendido: la crisis no es un fenómeno económico natural, sino una estafa políticamente dirigida y ejecutada desde arriba.
Sólo hay una última lección pendiente: el problema es de tal envergadura y sus raíces tan profundas que su solución no pasa por efectuar reformas basadas en los mecanismos del sistema político actual. Que ha llegado el momento, como en Islandia, de que el pueblo recupere el poder que le pertenece para dotarse a sí mismo de nuevas reglas. Es urgente, es inaplazable.
Por todo ello nosotros/as, ciudadanos y ciudadanas de Navarra, nos sumamos al movimiento 25-S y exigimos:

a) Dimisión del gobierno en pleno, del gobierno Rajoy y del gobierno Barcina, así como de la Jefatura del Estado por traicionar al conjunto de la ciudadanía de forma premeditada, llevándonos al desastre.
b) Disolución de las Cortes y apertura de un proceso constituyente transparente y democrático que redacte una nueva Constitución para el Estado español con la participación de toda la ciudadanía, de la manera que le sea propia.
c) Disolución del Parlamento foral y apertura de un proceso constituyente transparente y democrático que, tras la derogación del Amejoramiento del Fuero, redacte una nueva Constitución para Navarra con la participación de toda la ciudadanía, de la manera que le sea propia, que defina el modelo de organización social para Navarra y qué tipo de vinculación deseamos tener con el resto del Estado, con Europa y con comunidades adyacentes.
d) Auditoría de la deuda pública del Estado español y de la deuda pública navarra, con moratoria del pago de la deuda hasta haber delimitado claramente las partidas que no han de ser pagadas por la nación. Desconexión fiscal del Estado español, en tanto esa misma auditoría no se realice a nivel estatal.
e) Reforma de la ley electoral española heredada del franquismo, a fin de que represente verdaderamente la voluntad del pueblo. Derogación inmediata de la Ley de Seguridad Ciudadana (Ley Corcuera) y de la Ley de Partidos. Convocatoria de un nuevo proceso electoral en el Estado vinculado al proceso constituyente democrático.
f) Derogación inmediata tanto en Estado español como en Navarra de todos los recortes y de todas las reformas en contra del estado de bienestar tomadas con la excusa de la crisis, y que suponen restricciones de derechos y libertades de la ciudadanía, pues no sólo son un desastre para el país, sino que han sido impuestos traicionando la voluntad del pueblo. Desconexión de Navarra de toda la normativa estatal que nos impone esos recortes y apertura inmediata de un proceso de creación de unos presupuestos participativos y sociales para Navarra.
g) Reforma fiscal navarra que haga pagar más a quienes más beneficio obtienen de la sociedad. Derogación de la amnistía fiscal decretada por el gobierno Rajoy y acatada por el gobierno Barcina, cuya injusticia es una verdadera burla a los contribuyentes honrados. Desconexión de Navarra de toda la normativa estatal de carácter fiscal y económico que nos impone esos recortes .
h) Supresión de todos los privilegios de quienes ostenten cargos políticos o públicos, e implantación de mecanismos eficaces de control en el desempeño de sus funciones.
i) Paralización inmediata de todos los desahucios, y la puesta a disposición de la población a precio de alquiler social de las viviendas en propiedad de los bancos y cajas que hayan sido ayudados con fondos públicos. Para ello, Navarra asumirá las competencias que sean necesarias en materia civil, inclusive la desconexión de aquellas partes del ordenamiento jurídico español que fuera necesario.
Por todo lo expuesto convocamos a la ciudadanía el martes 25 de Septiembre de 2012 a las 20:00 a manifestarse de forma pacífica frente a las puertas del Parlamento foral hasta conseguir la dimisión del Gobierno Barcina y la apertura de un Proceso Constituyente en Navarra.


 Nafarroako Manifestu konstituziogilea

Zer hitz berri esan daiteke gertatzen ari zaigunari buruz?

Krisia ekonomia eta politikaren inguruko ikaragarrizko ikasbide bilakatu da guztiontzat.  Gogoz kontra, Nafarroa eta Madrilen behin eta berriro traizionatzen gaituzten gobernuak aurkitu ditugu. Hauteskunde egitarauetan agindutakoaren kontrakoa egiten dute, merkatuek behar dutena hain zuzen ere; finantza-irabazien ordezkari bilakatu dira. Botere egitura ustel eta bidegabeko honek gure bizitzak suntsitzen dituen politika abian jartzen duela ikusi dugu. Hori gutxi izango balitz, egoera honen errudun diren bankari, politiko eta enpresaburuen aurkako justiziarik ez dago auzitegietan. Hau guztia da ikasi duguna: krisia ez dela gertakari ekonomiko naturala, politikoek gidatutako eta goitik gauzatutako maula baizik.
Ikasbide bakarra daukagu ikasteke: arazoa hain da handia eta hain dira sakonak bere sustraiak, irtenbidea ez dela egungo sistema politikoaren mekanismoetan oinarrituriko erreformak aurrera eramatea. Islandian gertatu den moduan, bada garaia hemen ere herriak dagokion boterea berreskura dezan bere buruari arau berriak eman ahal izateko. Hau premiazkoa da, atzeraezina da.
Azaldutako guztiarengatik, guk, Nafarroako herritarrek, I-25 mugimenduarekin bat eginez, hurrengoa eskatzen dugu:

a) Gobernu osoaren dimisioa, Rajoyren Gobernuarena eta Barcinaren Gobernuarena, Estatu Buruzagitzarenarekin batera, jakinaren gainean herritarren multzoa traizionatzearengatik, herritarrak hondamendira eramanez.
b) Gorteen deuseztatzea eta herritar guztion parte hartzearekin Estatu espainolarentzako Konstituzio berri bat idatziko duen prozesu konstituziogile garden eta demokratiko baten zabaltzea, hura erraztuko duten bideak erabiliz.
c) Foru- Parlamentuaren deuseztatzea eta herritar guztion parte hartzearekin, Foru Hobekuntzaren indargabetzearen ondoren, Nafarroarentzako Konstituzio berri bat idatziko duen prozesu konstituziogile garden eta demokratiko baten zabaltzea, hura erraztuko duten tresnez baliatuz. Bertan definituko dira Nafarroako antolakuntza sozial eredua eta Espainiako Estatuarekin, Europarekin, nahiz inguruko erkidegoekin izan nahi dugun erlazioa.
d) Espainiako Estatuaren zor publiko nahiz Nafarroako erkidegoko zor publikoaren kontu-ikuskapena, ordaintze luzamendua egiten dela nazioak ordaindu behar ez dituen sailak behar bezala mugatu arte. Estatu-mailan aipaturiko kontu-ikuskapena eman arteko Estatu espainolarekiko deskonexio fiskala Nafarroaren partetik.
e) Frankismoarengandik jasotako hauteskunde legearen erreforma herriaren nahia benetan ordezkatu dezan. Hiritar Segurtasun Legea (Corcuera legea) eta Partiduen Legea indargabetzea. Prozesu konstituziogile demokratikoari loturiko Estatu mailako hauteskunde prozesu berri baterako deialdia.
f) Krisia aitzakiatzat hartuta aurrera eramandako murrizketen eta ongizate estatuaren aurkako erreformen berehalako indargabetzea Espainiako Estatuan nahiz Nafarroako erkidegoan, herritarron eskubide eta askatasunen murrizketak baitira eta,  Estatuarentzako hondamendia suposatzeaz gain, herritarron nahiaren aurka inposatuak izan direlako. Aipatutako murrizketak inposatzen dituzten estatu-araudiekin moztea Nafarroaren partetik. Nafarroako aurrekontu parte-hartzaile eta sozialak sortuko dituen prozesuari berehala hasiera ematea.
g)Gizartearengandik gehien irabazten dutenei gehiago ordaindu araziko dien zerga-legea egokitzea Nafarroan. Rajoyren Gobernuak dekretaturiko eta Barcinaren Gobernuak obedituriko amnistia fiskalaren indargabetzea, zergadun zintzoen aurkako bidegabekeria baita. Nafarroak aipaturiko zerga-lege erregresiboak inposatzen dituzten estatu-araudi fiskal nahiz ekonomikoekin moztea Nafarroaren partetik.
h) Kargu publiko nahiz politikoak dauzkatenen pribilegioen ezabatzea eta haien jarduera kontrolatuko duten mekanismo eraginkorren ezarpena.
i) Kaleratze guztien berehalako gelditzea eta diru publikoaren bidez lagunduriko banku eta kutxen jabetzan dauden etxebizitzak gizarte-alokairu prezioan herritarren eskura jartzea. Horretarako, Nafarroak arlo zibilean hartu beharreko eskuduntzak hartuko ditu, beharrezkoa izanez gero , honen aurka agertzen den Espainiako Zuzenbide-antolamenduarekin moztea ere.
Agertutako guztia dela eta, 2012ko irailaren 25an, asteartea, 20:00etan Foru-Parlamentuaren aurrean era baketsuan manifestatzera deitzen ditugu herritarrak, Barcina Gobernuaren dimisioa eta Nafarroan Prozesu Konstituziogilearen zabaltzea lortu arte.